XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Daisyk Tomi begiratu zion, oraindik izuturik, baina honek insistitu egin zuen erdeinu handiputzez.
Joan ziren, hitzik esan gabe, desagertaraziak, hutsaren hurrengo bihurturik, isolaturik, mamuak bezala, gure partetik errukia ere merezi gabe.
Handik piska batera Tom jeiki eta whisky botila hasi gabea zapian biltzen hasi zen.
Ez nuen erantzun.
Hogeitamar urte nituen.
Aurrean hamarkada berri baten bide ilun, mehatxugarria zabaltzen zen.
Zazpiak ziren harekin
Tomek etengabe hitz egiten zuen, harrotuta eta farrez, baina haren ahotsa kanpoko espaloiko buila edo buru gaineko trenbideko zarata bezain urrun zegoen Jordan eta biongandik.
Giza sinpatiak bere mugak ditu, eta pozik ginen haien eztabaida trajiko guztiak hiriko argiekin batera atzean geratu eta desegin zirenean.
Hogeitamar urte: bakardadezko hamarkada baten promesa, harremanak izateko ezkongaien zerrenda gero eta bakanagoa, bihotz berotasunaren kartera gero eta meharragoa, ile gero eta bakanagoa.